ES | EU | CA | EN | PT area-clientes

:

Informazio sistemetan aitzindari

Taldea

I68 Taldea enpresa multzo batez osatuta dago, eta helburu du Kudeaketaren Berrikuntzarako Produktu Informatikoak sortzea.

Elkarte nagusia, INFORMATICA 68, SA, 1985ean sortu zen, eta gaur egun Donostiako Zuatzu Enpresa Parkean kokatuta dago, teknologia eta aholkularitza enpresarik garrantzitsuenen ondoan. Gure instalazioak teknologikoki oso aurreratuak dira, eta 1.200 m2-ko azalera hartzen dute.

Filialak eta ordezkaritzak ditugu Madrilen, Bartzelonan, Gijonen, Bilbon, Sao Paulon eta Brasilian eta baita enpresa banatzaile ugari ere Espainiako hainbat erkidegotan, Europan eta Latino American.

Gure produktu eta zerbitzuek teknologiarik puntakoena erabiltzen dute, eta gure negozio zifraren %15 I+G+b proiektuetara bideratzen dugu, INFORMÁTICA 68 INVESTIGACIÓN Y DESARROLLO, S.L. enpresarekin lankidetzan garatzen direnak. Gure I+G+b saila Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziari atxikita dago.

Lantaldea

100 pertsona baino gehiagoz osatutako lantaldea dugu, eta gure profesionalek I+G+b-n, negozio aholkularitzan eta laguntza teknikoan espezializazio maila handia dute. Horri esker, gure bezeroei eskaintzen dizkiegun produktuak teknologiarik puntakoenak darabiltzate.

Ohiko bezeroak

Gure bezeroak 3 eta 100 milioi euro arteko fakturazioa duten zerbitzu enpresak, industriak eta erakunde komertzialak izan ohi dira, eta Espainia eta Portugalen kokatuta daude gehienbat. Hala ere, beste leku askotako enpresei ere zerbitzuak ematen dizkiegu, esaterako: Frantzia, Txekia, AEB, Mexiko, Alemania, Italia, Hong Kong eta Australia.


Contacto | Apoyo Institucional | Información legal | 2013