ES | EU | CA | EN | PT area-clientes

:

Informazio sistemetan aitzindari

Antolakuntza eta Kontrola

Aplikazio honek ekoizpena antolatu eta kontrolatzen du, materialen identifikazioa kudeatzen du eta ekoizpen prozesuaren jarraipena egin.

Gaitasun mugatuko antolatzaile oso aurreratua du, eta, era grafiko eta intuitiboan, ekoizpen aginduak antolatzen ditu, optimizazio eta antolakuntza irizpideak erabiliz. Ekoizpen diskretu edo errepikakorretara zuzenduta dago, eta hainbat fabrika, ordezkaritza edo negozio unitate batera antolatzeko aukera ematen du. Gaitasun mugatuko zamatze grafikoak, baliabideen gaineko gantt grafikoak eta OFak aurkezten ditu, eta horien emaitza eskuz doitu daiteke, grafikoaren gainean mugituz.

Ekoizpen kontrola fabriketan bertan datuak bilduz egiten da. Makinetan terminalak daude, eta datuak eskuz atzitu daitezke edo makinetatik irakurri.

Ekoizpen, kalitate eta jarraipen fitxategiak kapturatzen ditu, eta fabrikak monitorizatzeko funtzioak ditu.

  • Materialen identifikazioa
  • Antolakuntza gaitasun mugatuan
  • Ekoizpenaren kontrola

Contacto | Apoyo Institucional | Información legal | 2011