I68 TALDEA

Kudeaketako berrikuntza pasioz bizi duten pertsonak

scroll

100 pertsonatik gorako taldea gara eta Izaro ERP 600 proiektutan baino gehiagotan ezarrita eskuratu dugu esperientzia

Gure I+G+b arloko eta ekoizpeneko taldeak elkarlanean aritzen dira bezeroei haien enpresak kudeatzeko software-tresna berritzaileenak eskaintzeko.

Garatu dugun tresna ezartzeak bermatu egiten digu tresnaren erabateko kontrola izatea eta horrek proiektuaren arrakasta ziurtatzen du.

Ezartzeko eta laguntzeko Lean metodologiak erabiltzen ditugu, proiektuak errekorrezko denboran amaitzeko.

Iñaki Mendia

i68 Taldeko ekoizpen zuzendaria

Iñaki Mendia

30 URTETIK GORA PROIEKTU ARRAKASTATSUAK EGITEN

i68 Donosti

Industria, banaketa edo zerbitzu arloko enpresak izaten dira gure ohiko bezeroak, 3 eta 100 milioi €-ko fakturazioa dutenak.

Euskal Herrian dugu jatorria. Hemen hazi gara eta hemendik eman diegu zerbitzua Espainia, Portugal, Frantzia, Mexiko, Serbia, Txina, India, Txekiar errepublika, AEB eta beste hainbat tokitako enpresei.

i68 Bilbo

i68 Gijón
i68 Madrid

20 MILIOI EURO INBERTITU DITUGU I+G+b-n

I

Joera teknologikoak eta sektorearen beharrak ikertu ditugu. Bezeroekin, unibertsitateekin eta zentro teknologikoekin aritu gara elkarlanean.

G

Garatu egin dugu Izaro funtzionalitate eta erabilgarritasun goreneko kudeaketa-tresna izan dadin.

b

Enpresetarako I+G+b unitate batekin berrikuntzak egin ditugu Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko 20 teknologorekin.

600 PROIEKTUTIK GORA EZARRI DITUGU ARRAKASTAZ

Gure bezeroek, gogobetetzeari buruzko inkesta egin diegunean, 8,11/10 nota eman diote, batez beste, enpresari.

Bezero askok 25 urtetik gora daramatzate gurekin.

Erakundeek “Gipuzkoako zerbitzu-enpresa onena” saria eta “Enpresa-kultura berriaren saria” eman dizkigute.

Premio nueva cultura de empresa 2014 - ADEGIPremio empresa de servicios de gipuzkoa 2011 - CÁMARA DE GIPUZKOA

ZUREKIN

Erronkak eta erronkei aurre egin nahi dieten pertsonak gustatzen zaizkigu. Gauzak pasioz egitea da gure ardatzetako bat eta erronkak dakartzaten proiektuen lagundu eta parte hartu nahi dugu. Egingo al dugu elkarrekin?

KOLABORAZIOAK

info heading

info content

EKITALDIAK

Previous Image
Next Image

info heading

info content

AITORTZAK

Previous Image
Next Image

info heading

info content

HITZALDIAK

Previous Image
Next Image

info heading

info content